XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. MENDITIK ITSASORA

IBAI ARRO BAT IBILIKO DUGU

Almadia batetik galdutako enbor galdua naiz eta nire antzinekoen modura, zurekin paseatu nahi nuke ibai arro baten zehar.

Ibai arroa aurkeztuko dizut: Bere izena: Oriako ibai arroa (860 Km2).

Gipuzkoa erdiraino heldu beharko duzu ezagutzeko.

Hemen aurkezten dizkizut bere auzoetako batzuk.

Denak batera eskuko hatzak bezala osatzen dute.

Aitzgorrin (Pirineotako kateak) jaiotzen den ibai-esku horren erdiko hatza da Oria (luzeena).

Gipuzkoako ibairik garrantzitsuena da, arrazoi hauengatik: - Bere luzaeragatik (80 Km.).

- Gipuzkoa erdian kokatzen delako.

- Bere emariagatik.

-Zeharkatzen dituen herri kopuruagatik.

Bera jaiotzen den lekutik gertu bizi nintzen ni, 660 metrotako goratasunean.

Begira ezazu arretaz, Zegama eta Seguratik igarotzen ari gara.

Baserriak han hemenka dauden mendietatik jarraitzen du eta Ormaiztegi eta Beasainen artean Zumarragatik jaisten den korrontearekin elkartzen da.

Honi ere Oria deitzen diote.

Hemendik hartzen du Oriak bere itxurazko ibaibidea.

Uff!... Zenbat zartada hartu ditudan! Baina Beasainen goi-ibaibidea utzi dugu.

Papelera zonatik aurrera jarraitzen dugu, eskualde horretako hiriburua den Tolosaraino iritsi arte (erdi arroaren erdigune naturala).

Leku hori, bailara zikintzen duten fabrikez betea dagoela ikusi ahal izan dugu.

Oriaren erdi-ibaibidea industriala da.

Kimika papelerak ibaia hondar industrialen: kolektore bihurtu du; kutsaduraren hondamendiaren eredurik argiena.

Tolosa uzten dugu.

Bere ertzetako herriak begira itzazu: Anoeta, Billabona, Andoain, Lasarte, Usurbil....